Get all 10 Belarri releases available on Bandcamp and save 30%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Betazalak, Chants électromagnétiques, Ttinka, Bidai, Otazu blues, Zirimiri, Pozgarria da, eHe (errare Humanum est), and 2 more.
1. |
Leihotik
02:00
|
|||
Leihotik begira
zernahi gauza da ageri.
Goizegi handitutako neskatila horailak
harrizko mailan
galduriko xingola xuria,
litsetan.
Goihats bakoitzak airaturiko paperezko mitxoleta alaiak,
zelai gorri.
Malkoz eta laztanez leundutako orma zaharra,
muskerrentzat arrail.
Eta zimurrak, izur sakonak,
Non gorderik dauden sentipen guztiak,
ikasgaien zein ahanzturen oroigarri.
Zernahi gauza ageri da
leihotik begira,
barnera begira.
|
||||
2. |
||||
Jendetzaren artean zeinen den handia,
bakardadea
Itsas bazterrean horrelaxe dagoke
hondar alea
Begi gabeko aurpegi gor-itsuen erlategi
Zubi gabeko jauregi arimen amildegi
Aurpegi bate>k beste aurpegira hutsera begira
Bakoitza berera noraezearen burbuila barnean
Urrats luze soa labur ustekabeari beldur
Amets egitera uzkur jabe ikusezinen zakur
Zenbat asmo eder atzeratu
Zenbat altxor elurperatu
Denboraren atze>k abaildu
Galdu ez bahian
Nineu galdu
Ihesi noa oihanera ametsa besarkatzera
Bihotza gerizatzera bakar>en aterbera
|
||||
3. |
||||
Amaren eta alabaren ta bakearen izenean
Hemen gabiltza bidearen bila ilargi beltzarenpean
Pausorik pauso, atzera biga aurrera hiru direnean
Iraungo dugu, ez dugu etsiko,ohituta gaude aspaldian
Erasoei ez diegu utziko hartu gaitzaten aurrean
Barkamen eske ibili behar
Bakeak ere saltzailerik ez du faltan
Gure odola merkeago baita
Menpe gaituzten jaunttoen izarian
Aitaren eta semearen ta bakearen izenean
Bakea maingu, bakea antzu justiziarik ezean
Bik ez ei dute borrokatzerik batek nahi ez duenean
Bik ba ote dute bake egiterik batek ukatu artean
Barkamen eske ibili behar
Bakeak ere eroslerik ez du faltan
Gure odola merkeago baita
Menpe gaituzten jaunttoen izarian
Ez al da gorri zainetan eta berdin gorri isurian
Bakea ta bi sos. Itxaropen gogoz.
|
||||
4. |
Isiltasuna
03:28
|
|||
Badira isiltasunak
Badago esan ezinik
Ez nuen pentsatzen hainbeste ziotenik...
Isilik...
Isilik.
Badira hizketaldiak
Bada lerrokadarik
Ez nuen susmatzen hain hutsak zirenik...
...hitzen hutsala... uhar gesala
Ez al dizu nire isiltasunak
Itsumenaren oihal beltza urratuko ?
Isilik...
|
||||
5. |
Alfonsina y el mar
04:42
|
|||
Por la blanda arena que lame el mar
su pequeña huella no vuelve más,
un sendero solo de pena y silencio llegó hasta el agua profunda.
Un sendero solo de penas mudas llegó hasta la espuma.
Sabe Dios qué angustia te acompañó
qué dolores viejos, calló tu voz
para recostarte arrullada en el canto de las caracolas marinas.
La canción que canta en el fondo oscuro del mar la caracola.
Te vas Alfonsina con tu soledad,
¿qué poemas nuevos fuiste a buscar?
Una voz antigua de viento y de sal
te requiebra el alma y la está llevando
y te vas hacia allá como en sueños, dormida, Alfonsina, vestida de mar.
Cinco sirenitas te llevarán
por caminos de algas y de coral
y fosforescentes caballos marinos harán una ronda a tu lado.
Y los habitantes del agua van a jugar pronto a tu lado.
Bájame la lámpara un poco más,
déjame que duerma nodriza en paz
y si llama él no le digas que estoy dile que Alfonsina no vuelve.
Y si llama él no le digas nunca que estoy, di que me he ido
|
||||
6. |
Maitasunez hil
04:45
|
|||
Hamahiru urte nituenean, oraindik galtza motzetan,
bere atzetik ibiltzen nintzen, herriko kale hotzetan,
printzesa hura behar bezala, kortejatzeko lotsetan,
bere etxera lagundu nahirik, eskolatik arratsetan
Oh, oh, ez esaten zuen, oraindik ez gaztetxo naiz,
oh, oh ez inolaz ez, etxera joan behar dut garaiz.
Hemezortzira ailegatuta, romantizismoz beterik,
ezan posible eromen hura, bazter batera utzirik,
aingeru harek ezidan sortzen sufrimendua besterik,
sekulan ere ez nuen lortu, bi besoetan hartzerik.
Oh, oh ez esaten zidan, maitemintzeko gaztea naiz,
oh,oh, ez, oraindik ez, lotsa ematen dit ta ez dut nahi.
Lotsaren lotsaz pasa ta gero, dozenerdi bat eskutik,
pentsatu zuen hobe zela sartzea bide hestutik,
eta nik nola oraindik ere jarraitzen nuen gertutik,
eskondutzia esan nion, ez bazitzaion inportik.
Oh, oh, ez, erantzun zidan aspertzen nauzu, zoaz apaiz,
oh, oh, ez inolaz ez, beste batekin ezkontzen naiz,
Festa batean ikusi nuen, handik zortzi bat urtera
ta hotz-hotzean ausartu nintzen sagar helduen hartzera,
irrifar doble makur batekin, izkutatu zen atzera,
ez zen ausartzen bere zezena adarrez adornatzera.
Oh, oh, ez, da posible, horrelakorik ez nuke nahi
oh, oh ez , inolaz ez, ni etxeko andre jator bat naiz.
Mutil zahartuta bizi nintzela, laugarren pisu batean
behin uste gabe topatu nuen gure etxeko atean,
bere onena gastatutako alarguna zen artian
eta horrela erantzun zidan, oraingoz bion kaltean.
Oh, oh, ez, orain ja ez,nahiz eta zutaz pentsatu maiz,
oh, oh, ez inolaz ez,oheratzeko zahartu naiz.
|
||||
7. |
Hitsa soa
02:28
|
|||
Hitsa soa
itsaso
itsaso
traidoreari so
Joan eta jin
jin eta joan
kulunkaren loan
Bilintxi- balantxan
oinatzekin dantzan
kili- kilika
irentsi eta klika
Hor dago, ez dago
ez dago hor dago
Itsasoak ez du aztarnarik nahi
berea ez denik ez onartu nahi
Hemen zapata bat,
hortxe botila bi,
ontzi hondoratu baten
hiru ohol zati
eta hanpaturiko
zahagi ustela,
etorkin harroaren
gorpu ubela
Kilika-kilika
milika-milika
Hor dago, ez dago
hor dago, ez dago
Itsasgorak estali
itsasbeherak ageri
Hala gelditu zen gure ahalkea
errugabeak salatu ahala
mahai gainean biluzik
|
||||
8. |
Saiak zaindari
02:36
|
|||
Larrun gainera hegan hegari
Haizea mezulari
Agure zaharrak gorpu iharra
Mendiari opari
Larrun aldetik saiak zaindari
Zirurika dantzari
Saldo handiaren Itzal zabala
Zerutik jausten ari
Hil ezkila dan-dalan,eliza aitzinean
Herria bildurik
Saiak zaindari so elizari
Zendu den lagunari
Ooo, Ooo, Larrun gainean hegari
Ooo, Ooo, haizea da mezulari
Ooo, Ooo, agurearen opari
Ooo, Ooo, gorputza Amalurrari
Larrun gainera alai kantari
Lagunek ibilkari
Gizon zaharraren ametsen hautsak
Da(ra)mazkiote lurrari
Bego makila etxean, zeruko zelaian
Ez baita beharrik
Larrun gainean hegan hegari
Oroimena dantzari
Ooo, Ooo, Larrun gainean hegari
Ooo, Ooo, saien saldoa zaindari
Ooo, Ooo, lagunak alai kantari
Ooo, Ooo, biziaren indarrari...
ieup!
|
||||
9. |
Zu gabe
04:19
|
|||
Utzi zintudan,
Ta galdu zintudan,
Itzuli ginen norbere bidera,
Laburra izan zen
Ez da ezabatzen
Temati datorkit une iheskorra
bidezidorretan
nola gailurretan
Nostalgiak
Hartzen nauenetan
Aurkitu ginen
Ta maitatu ginen
Parentesia ideki genuen
Sutsua izan zen
Ez da itzaltzen
Ardura datorkit zure beroa
Maindire bustien
Amets hormatuetan
Ilargi gabeko gau zuritan
Gogaiturik lo hartu gabe
Zu gabe zu gabe zu gabe zu gabe
Non zaude?
Gomutek etengabe erasaten naute
Utzi ninduzun
Irauli ninduzun
Parentesia zerratu genuen
Sakona izan zen
Ez da ezabatzen
Hatsanka datorkit zure oroimena
Lertsunen hegalen
Joan-etorrietan
Bidaiari
Geldi naizenetan
Ilargi gabeko gau zuritan
Gogaiturik lo hartu gabe
Zu gabe zu gabe zu gabe zu gabe
Non zaude?
Gomutek etengabe erasaten naute
|
||||
10. |
Itsasoa laino dago
04:53
|
|||
Itsasoa laño dago
Baionako barraraino:
Nik zu zaitut maiteago
Txoriak bere umiak baino!
Aita gutaz oroit dago
Lainopean gaueraino!
Nik zu zaitut maiteago
Arraintxoek ura baino!
Lo egizu, egizu lo
Deskantsuan bihar artio:
Nik zu zaitut maiteago
Gau beltzean loa baino!
Izar xuriz mila dago
Iparretik hegoraino:
Nik zu zaitut maiteago
Zure aitak nihaur baino
|
||||
11. |
Izar ederra
03:42
|
|||
Izar ederra zauzkit gogoan bihotzeraino sarturik;
Horregatikan amorioa haundia dizut nik zuri;
Ez dut deseo beste Indiarik bazindauzkit lograturik.
Bentatik nator, bentara noa bentan da nere gogoa.
Bentako arrosa, krabelinetan hartu dut amorioa;
Ez dut deseo beste, krabelinetan daukit amorioa
|
||||
12. |
Painful waltz
03:48
|
|||
Agertu,agurtu, elgar ezagutu
mintzatu nahi baina sentimenduak isildu
barneko gogoa nahi nuke zapaldu
zurekin ez daukadana ahaztu, daukadanari heldu.
Ta zuk ez dakizu
zer didazun piztu
itsaso barea ustekabean sutan jarri duzu
Ez zuk ez dakizu
adiskidetzat naukazu
Gauero ametsetan dugu hitzordu eta hor maite nauzu
|
||||
13. |
Soka dantzari
04:24
|
|||
Hari gainean
Soka-dantzari
hegalari
dantzan ta balantzan ari
Hari gainean
bidaiari
hiru nota zintzilik
ditu gidari
Kulun-kulunka
ttipi ta ttapa
aitzina segi
hari gainean
soka-dantzari
hiru nota zintzilik
ditu gidari
Belar artean
Mattin-saltari
otoizka ari zaio
udaberriari
Belar artean
ameslari
hariari begira dago maitari
Izarrarengana
aira litaike
jakin baleki
belar artean
ameslari
hariari begira Mattin-saltari
Hodei artean
eguzki eta eurik
ortzadarra diote
lurrera igorri
hari gainean
dantzariak
eskua eman dio
maitariari
Kliska ta kliska
fere-fereka
begira elkarri
Soka gainean
bikoteak bihotza eskaini dio
maitasunari
|
||||
14. |
Oro
03:02
|
|||
Oro da bat eta bat oro
Sator itsuaren gisan, bidea zulatu,
barnean, azpian, lur beltzean errotu eta
zauri zakarrak altxatu, oihu egin, arnas.
Zaindari lokartuaren gisan, ametsak
askatu eta hesiak bota, mugak saltatu,
jauzi egin, jauzi, gaua piztu eta dantza egin, dantza,
erdizka ez baina, bete-betean dantza.
Zer izan nahi duzu, Oro zaren horrek? Zer
istoriatxo kontatu nahi duzu, munduaren
istoria zure baitan daramazun horrek?
Soka eta ahotsa,
Sua eta hautsa,
Luma eta haizea
Oro da bat eta bat da oro.
Ameslari iratzarriaren gisan Orotan egon
eta Oro igarri, azal eta mami, zainetik
larrua ukitu, eta fereka horren erredura
hasperen fresko bihurtu.
Bidaiari geldiaren gisan legar xehe izan
eta helmuga ikusi, urrats eta mendi,
uhaitzetik edan ur eta izerdi, eta egarri
horren lehorra iturri urdin bihurtu.
Olerkari mugatuaren gisan Orotasuna nahi
eta ezintasuna lagun, neurrigabetasun
bila, bila, etengabe nabila, Oro hitzen...
isiltasunean,
gauak haizearen hatsa atxikitzen
duenean.
|
Streaming and Download help
If you like Zimurrak Baleki, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp