Get all 10 Belarri releases available on Bandcamp and save 30%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Betazalak, Chants électromagnétiques, Ttinka, Bidai, Otazu blues, Zirimiri, Pozgarria da, eHe (errare Humanum est), and 2 more.
1. |
||||
Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,
ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.
Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.
Ezin da esan norbait falta dugunean,
oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.
Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak
errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,
ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,
ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.
Alabaina «ene maitea» zure ahotik entzutean
aitor dut zirrara eragiten didala,
dela egia, dela gezurra.
|
||||
2. |
Aita naiz
04:34
|
|||
Argiak argitzen nauen artean
Aita naiz
Argitik hartzendut argia
Lurretik hartzen dut buztina
ta sortzen dut itzala
|
||||
3. |
Beste leku
04:55
|
|||
Beste leku ez hain urrunekoetan
Badaude beste jendeen
beste aberriak,
beste mintzairak,
beste atxikimenduak,
beste errelatoak,
eta bihotzaren hunkidura
ia berdinekin
beraien gizatasun zauritua
kontatzen digutenak,
penak eta pozak
eta aurrekoen aipamenak,
ez dira agintari edo
menperatzaile leinukoak
bizidun arruntak dira,
pobreak, otxanak
beren kokalekuetan
bizi baten urratsak
eman dituztenak,
han eta hemen sortuak
berdin dio
ez al da ba bakoitzaren sorlekua
mentura hutsa
beste leku ez hain urrunekoetan
badaude gizatasunaren zoruan
urradurak daramatzatenak
min bat edo galduen
zerrenda otoiztua
gu bezalakoak dira,
ez digute deus zor
ez dago ezer kitatu beharrik
elkarren artean,
jendea jaio egiten da,
bizi egiten da,
eta azkenean
desziurraren orri orizketara
goaz denak
hilerrietako lurralde orokorrera
azkenean.
|
||||
4. |
Ametsetan
04:35
|
|||
Ametsetan... ama etsitan...
Ama hets hetsitan...
Ama hets etan...ama etxetan...
ama hetsi etxetan... ama hetsietan...
amets setan... ama hetsi etan...
ama hets setan
ama tset han...
ama hets eta-han,
Bai uste nuke : ametsak;
“ama”en ertzetan,
direla, betidanik
sortzen!
Ama harriak, ama izarak, ama leihoak, ama izarrak, ama aingurak, ama begiak, ama zakatzak, ama ogiak, ama baratzak, ama ahotsak, ama koilarak, ama laiotzak, ama basoak, ama hariak, ama usoak, ama zauriak, ama oharrak, ama oihuak, ama aiztoak, ama mailuak, ama labeak, ama masailak, ama ateak, ama mirailak.
Ama arraina bezain ama zuhaitza bezain ama txoria neu ere. Denok gara erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak.
|
||||
5. |
Hizkuntza batek
05:00
|
|||
Hizkuntza batek ez daki, honaren eta txarraren berri
Hori gizakion kontua da
Hizkuntza bat itzalaren antzekoa da
Ukabila altxatuz gero
Hark ere, altxatu egingo du, ihesi bazoaz
Hark ere, zure atzetik egingo du ihes.
Hizkuntza batek ez daki, egiaren eta gezurraren berri
Hori gizakion kontua da
Hizkunta batek ez du hormarik eraikitzen
Kolorez pintatzen ditu
Hizkuntza batek ez du inor hiltzen
Batu egiten gaitu
Bainan hori bai, hizkuntza bat
Hizkuntza bat hil egiten da.
|
||||
6. |
Han eta hemen
03:51
|
|||
Han eta hemen mahasti txikietan banaturik
daude herriko mahats ondoak
Giro goxo askoren gozamenik gabe
Hala ere han eta hemen,
egunero ari dira bizi nahia erakusten
unez unez, biziki helduz bizitzari
|
||||
7. |
Paranoia
05:05
|
|||
Zurrun gor bat kateetan dilindan
Arimako urkhabe goratik:
Euli beltzek botzezko firrindan
Jan arren, hor dago beti zutik.
Haur ilhortu baten ezurtxoak
Neska-lehen-odolaz nahasiz
Egiten du sorgin den atxoak
Maitagailu bat, on dena guziz
Guk ordea zer dagigu hemen
Kantatuz goiz-arrats Miserere,
Minak orhoit gure zahar amen
Eta zainduz, ez jakinik ere,
—gure symbol eta gure itzal—
Urkhatu haur urkhabean martzal!
|
||||
8. |
Eresi
03:50
|
|||
herri hautetsi errespetatu sorlekuen saltzaleak
adizkitzue lurreko haurren eresimin galtzaleak
arras ederki zaintzen duzue diru interes lodia
armen indarrez ebatsiz gure gazten ahotik ogia
udako sasoin nagusi hartan herriko adiskideak
hotelak garbitzen ari dira: esklabotasun bideak
gutako bakar batek gauean zartagailuen haserrez
badu kolera agertzen zuek kexatzen zarete errez
aiseago da menturaz orainbatzuek preso hartzea
eta besteak baionatik han doan trenean sartzea
euskal herria agoni zelai galanta duzue egin
pazifikatzen jarrai zazue herioaren atsegin
oldarrik gabe uler dezagun zuen diskurtsoen fina
betiereko loak har gaitzan emaiguzue morphina
|
||||
9. |
Margaita
05:10
|
|||
Margarita,
Badaidita
Othe huts zin egitez,
Begiz urdin
Bezain gordin
Zarela zur’egitez?
Nik zupertuz,
Badut gertuz
Maitazarre zugana,
Zer profeitu,
Balin peitu
Bazara zu nigana?
Bertze lanik
Baduta nik
Diela hanbat denbora,
Zure artatzez,
Zerbitzatzez,
Et onhestez kanpora?
Alabana,
Enegana,
Orano eia zurekik,
Heldu denez,Deus ogenez,
Eta gaitzez bertzerik?
Hanbat beti
Gotorreti
Egiten derautazu,
Baninz bezain
Zenbait betzain
Edo ilhagin zarpazu.
Haur hal’ezten,
Ardirezten
Baitzituket batzutan
Ez agerri,
Ez enzuerri
Eztateien lekutan,
Han erasten
Zerik hasten
Bainaiz ene gaizkiaz,
Eta, nure
Bezain, zure
Nola nizan egiaz,
Zu bertarik,
Artetarik,
Ez trostaz, ez urhatsez,
Bana zoaz,
Laurherroaz,
En’erranak phuztatzez.
Horiegatik
Orogatik,
Etzinzuzket ehula
Baninz fida
Zuk gupida
Noizbait nindukesula;
Bana bertze
Ez ikertze
Gaurgoitik ukeiteko;
Oradrano
Duzun bano
Ongi niri egiteko;
Enendauke,
Ez elauke
Bertzebat hunl’oboro,
Net bilaizi
Baliz baizi
Zenzuz edo burzoro.
Eia bada
Ordua da,
Zuretan has ziteen
Ene hartzen,
Et’ohartzen
Zeren zordun zaudeen;
Nola nizaz,
Motil-gizaz,
Ziren, iraganean,
Zerbitzatu,
Et’ohatu
Nezka ororen gainean,
Zenbat nizan
Zutan izan
Beti tink eta ekhuru;
Zein manura
Er’, ardura
Erpai, ern’et’aiduru:
Gero zuzaz
Zeinen luzaz
Ukaturik nagoan,
Eta halaz,
Hanbat alas!
Errekeitu gaxtoan.
Horik harren
Oro barren
Galkatuz bihotzera,
Berz’atunik,
Bana hunik,
Gogo egizu hartzera.
Et’uztazu
Gutiziazu
Nizan horri berere
Amerztera,
Pot-gitera,
Dudan zuri botere.
Gero azkenik,
Beharrenik
Emadazu dudana,
Margarita,
Jin-kongita
Gauan behin zugana.
|
||||
10. |
Merguez blues
05:52
|
|||
merguez usaina inguruan mila baino gehiago ginen euripean
eta ni denetan - o maitea, etsitua zure bila non zinen bada
iraultza desiratuaren oihal gorri bustiaren atzean ote?
guk miseria komunaren ohaide fidelek hiria sutan asmatzen genuen
maitasun gosez, setio egoera, harriak eskuan barrikadak
eta ni denetan, o kuttuna, etsitua zure bila euripean
erresistentzian sartuak ginelako iduripena justizi nahia
noiz herrirako?
hezurrak hautsirik genituenok hitz bakarra ahoan: borroka
eta ni denetan - o maitea, etsitua zure bila euripean
gure karriketako maiatz ederrak.
|
Streaming and Download help
If you like eHe (errare Humanum est), you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp