We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €8 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Barrakoian 25 urte via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 1 day
    edition of 50 

      €10 EUR or more 

     

  • Full Digital Discography

    Get all 10 Belarri releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Betazalak, Chants électromagnétiques, Ttinka, Bidai, Otazu blues, Zirimiri, Pozgarria da, eHe (errare Humanum est), and 2 more. , and , .

    Purchasable with gift card

      €49.70 EUR or more (30% OFF)

     

1.
Oporrak 04:15
Egon izandu naiz maiz, goi lainoei, so, begira heuren itzal mugikorrei Egun, ene indar ahulek, greban dira ez bait dut ezer egin nahi! Hodei hoietan iheslari izan? ikuspegi berriez zeharkatu lur hezeak? Eta zuhaitz hostotsuetan kurloiekin solasean amaituko bait dut. Kanpandorreko talaitik zeharkatu apaiz buru soilak. Ez baitut ezer egin nahi ene indar ahulek greban dira, laino iheslariei, itzal mugikorrei, so, begira. Ihesaldian dantzatu oin puntetan txosna itxi baino lehen tragoa eskuan goiko tabernetara abiatu gaugirorako bait nago, urrun oso urrun. Barrakoi luze honetan amesten dut urdin gauetan non zeru-goiko izarrak pausatzen diren lekuetan eta goizeko ihintzetan zilarrezko mendi maldetan non kukua dabil kantetan Han!! Egon nahi dut nik oporretan. Jexuxmai Lopetegi (1993)
2.
Aidean uhinak zituen marrazten istingorrak ziztu bizian. Sioteak larre moztu berrian, errekan zertzeta buru berde-beltxak. Txinboa, kaxkaurdina, txonta-petxugorria, zaldubia, txepetx, sasitxoria, moitua, gerritxori, buztanikara-horia. Erriberako(*) bizilagunak. Giza urriko lur eremu bila zetozen menditik ibarrera. Janari eta aterpe bat amets. Non ote erromes gure txoriak? Txirripiloak jada ez dira ikusten. Ilunbistan sartu ohi zen oilagorra. Uroiloak nonahi kabi lezkartean, altzadian tarinak hosto-artean. Jada ez dute uhinik marrazten aire, zelai, erreka zingiretan... Txorrotxiorik apenas da entzuten izuari emanak aspaldian. Nora joan dira uhin sortzaileak? Nongo belaze, aire, erreketan marrazten dituzte euren bizipozak? Non ote erromes gure txoriak? Jexuxmai Lopetegi (2013) (*) Erribera da Zarauzko hezegune zabal eta eder bat, biotopoaren ondoren dagoena. Aipatzen diren txori gehienak ia desagertu dira bertatik. Pentsatu nahi dut beste nonbait babestu direla.
3.
Sorlekura, iturrira Laino gisa,soilik Itzultzen dira urak. Sorlekura,iturrira Oroiminez, soilik Itzultzen dira bideak. Oi,ur eta lainoak Bideak eta oroiminak! Zer izanen naiz ni bihar, Iturrira, sorlekura itzultzean! Lainoa izanen naiz? Oroimina izanen naiz? Joseba Sarrionandia (1999)
4.
Konforme 04:06
Rocka hala da ze, ez da atseden gozorik. Errepide ertzetik kanpamentu berrirantz. Oroitzapen bat utzi besteenak gustura entzuteko. Sutondo bat bada, han ni nago konforme. Bakarkako lehian, han ez nago konforme. Nabarmendu nahian, han ez nago konforme. Inork gu oroitzeko guk gogoratzen ere... jakin behar. Ohaiderik bada, han ni nago konforme. Panpinak soka du fin, lazo goxo, urkamendi.... Jendea beti (da) gose, asko (e)ta asko buru eske... Zu bazina gose, ez nengoke konforme. Asetuen irlan, han banago konforme. Han banago konforme. Han ni nago konforme. Han nago ni... Han nago ni... Han ni nago konforme... Han nago ni... Harkaitz Cano (2016)
5.
Laua 03:43
Lautada oro, izango zen Mundua hastapenetan gero, kizkurtu lur-tripazorriek eraginda. Sedimentuek diote ibilbide luzea nolakoa den. Aldakuntzen errekan goaz denok jirabueltaka. Lurrean sinatuko da gure arrastoa. -laua- dela bizitza herioaren ninietan pentsatu nuen. Ibaiak topo itsasoa. Desertuko sarrera, urdin mugagabera heldu da. Eta han, bahian nahasi. Lehen gozo zena orain da gazi, Everyday Egunero amesten dut desertuko sarrera, besteekiko eginbide amaiera. Beheko sua piztuko dut neguko egun abulikoetan, kafeminez. Lautadaren gazi-geza: poesi lerroetan, arpegio eta akordeetan sortzen zait. Ondotxo dakit! Kontzertu txartela dut dohainik, Everyday Jexuxmai Lopetegi (2002)
6.
Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira. Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan. Herrialde gehienak herrialde ezezagunak dira. Ez den zenbat gauza, ez den zenbat jende den munduan. Ez den herrialdean sortu ginen eta, geu ere, izan, esan gabe doa, ez garena gara. Dena gabezia, dena atzetasuna, dena bitartea, dena hutsaldia, dena aldartea, dena lekutasuna. Eta egiteko gehienak egiteke ditugu. Poemarik behinenak izkiriatzeke daude... Ez diren gauzak ere badira. Bizitza, ez diren gauzez ere osatzen delako. Joseba Sarrionandia (1999)
7.
Ni naiz (Jean Michel) Basquiat artista beltza, beltz eta zuriek baztertutakoa. Ni naiz (Jean Michel) Basquiat haur problematikoa, topera bizi nahi zuen gazte xalo rasta, zaurian hazka eta hazka; zer izan hura gasta... Sakona, azalekoa, erreala, fikziozkoa... Ni naiz (Jean Michel) Basquiat, zuk nahi duzuna naiz: lapurren arma, frakasoaren ama. Ni naiz bai (Jean Michel) Basquiat aingeru edo erregea, hogeita zazpi urterekin gaindosiz hil zena. Koadro garestietan nesken telefonoak idatzi zale, lientzo bihurtu nituen, (New Yorkeko) zubi eta kale. Brooklyngo hilerri honetan, lore ximel artean lurpetik besoa altxatuaz, jo nahi nuke zure atean! Pintatzea baino nahiago, zurekin baltsean; boxeolari lurperatuekin mozkortuz gauean... Pop arteari popatik eman ziona naiz maiz! Ni naiz, bai, (Jean Michel) Basquiat! galtzaile trebea, (maitale hobea!) ni naiz (Jean Michel) Basquiat.... (amets bat bera ere ez nuen graffitirik gabea...) Harkaitz Cano (2009)
8.
Sinesteak abantailak omen dauzka... Fededunak fedez dio: “Igo hadi; izan fede, azken trena, hau duk-eta...” Nik ez dut sinestu nahi, tren horretan. Azken trenik ez dago: tren guztiak badoaz eta badatoz beti ziraldoka... Paisajeak hortxe dirau guri begira. Tren hau ez dut hartu nahi: Hartzazu zeuk. Keinua da denbora ehuntzeko daukadan modua. Hemen dantzatzea gutxi balitz ere, pozik dantzari ni: bakarti, leun. Sobera ez harrotu: paisajea, ez gara besterik. Geltoki hau ederra gelditoki. Ez dut mugitu nahi: mugitu zeu. Jostunik ez da hemen: jostun nabil. Akastunak akatsik ez: nik neuk egin. Santurik honantz bazatoz, ez geratu, ez dut mintzatu nahi santuekin. Keinua da denbora ehuntzeko daukadan modua. Hemen dantzatzea gutxi balitz ere, pozik dantzari ni: bakarti, leun. Uuuu... dantzan dut sinestu nahi.... Uuuu... dantzan leun sinestu nahi... Uuuu... dantzan dut sinestu nahi... Harkaitz Cano (2016)
9.
Portu zaharra eta, uhainen artean, portua baino zaharrago dirudien bafora portura arribatzen. Aidean hiruzpalau kaio biraka. Neu naiz bidaia luzearen ondoren portura sartzen ari den bafora, neu naiz uhainak, neu naiz portua, neu naiz hirulau kaio horietatik bakoitza. Eta nasan ni naizena leku desberdinetatik so egiten duena naiz. Eta enetaz erreparatzen ez duena ere banaiz. Eta agian, ez naiz ene baitakoa. Joseba Sarrionandia (1999)
10.
Kafka pasean 03:04
Naiz uda izan , lainoz Pragako karrikak. Kafka pasean dabil “Karlöv moust”tik. Mala Strana sarreran eri, opera dolu. Moladava errugabea barren-nahasi. Kobrezko itzalak sortuz, orratz-dorre berdeak oinentzat hiri zaharra dena da adokin. Begietan galderak, oin-hotsetan dilemak Kafka pasean dabil “Staromêstske”tik. Galdera begietan, ukapenen itzala postaz iritsi ez zen “Gutuna aitari” egon ezinak nola konta, orriotan nola bildu. Kafka pasean daukat beti ene aldamenetik. Jexuxmai Lopetegi (2003)
11.
Zarautzen 03:20
Goizean goiz, nekez naiz jaikitzen Gautxorien munduko ordaina dut lepotik Ainguraturik nago hemen: Zarautzen. Itsas-bazter honetan ez naiz oroitzen marinel sentimenduaz, balearen istorioaz beste mende batean aurkitzen naiz: Zarautzen. Ez dela asko oraindik erribera bat ba zen Hegaztien paradisua, lur-soro basatiak oreka hura hautsi egin zen autopista ezarriaz: Zarautzen. Etxeak erne eta baratzek alde etorkizuna zein den, nor da erantzunaren jabe? Itsas-pasealeku ederra, badugu non zer pentsatu: Zarautzen. Barrakoi luze honetan hogei urte jadanik. Musikaren aingura zintzilik dudala lepotik... baina ezin ukatuko dut, oso gusttura bizi naiz: Zarautzen. Jexuxmai Lopetegi (1990)
12.
Ez dut denborarik, denboratik at nago neurrigabe nabi, konpasa galdurik. Ez dut espazio untzirik, traslazioaren jatorria nondik norakoa den auskalo, ia ez dut memoriarik. Atenporala suertatzen da leihoetako begirunea gartzelatik. Eta ez dut denborarik, erreka doinurik ez dago. Desagertu egin dira pasealekuak trenbide karrilak behin eta berriz helmuga baino lehen errausten dira. Ez dut denborarik, kolore ezohiak agertzen zaizkit, tenporik gabeko koplalari, ia ez dut melodiarik. Atenporala suertatzen da leihoetako begirunea gartzelatik. Eta ez dut denborarik, erreka doinurik ez dago. Desagertu egin dira pasealekuak trenbide karrilak behin eta berriz helmuga baino lehen errausten dira. Jexuxmai Lopetegi (1997)
13.
Bizitzaren goldeak marraztu zizkigun ahurretako ildoak eta ildo horietan dautza gure bide guziak. Hor dira zeharkatuko ditugun ziutateetako karrikak, hor dontzeila nigartiak eta idi gorriskak, hor trenbide amaigabeak eta arpoia daramaten baleak hor izpiluen bestaldeetan errinozeroen arineketak, hor amaraun hedatuak eta zelaturikako borrero langabeak hor hezur zaharrak eta lemarik gabeko itsasontziak. Ahurreko ildoetan dira guziak isladatzen, izei bakartiaren irudia laku bazterrean bezala, eta hilobi berberean ehortziren gaituzte gu eta gure marrak, gu eta ekibokazio horiek guziak. Joseba Sarrionandia (1997)
14.
Jakin behar da bukatzen, bidetik bazterreratzen: besteei bide. Gutun bat utzita mahaian, despedidan aitzaki sorta bat. Deus esan gabe joan zaitezke, beste norbaitek zugatik buka dezan. Kirofanoan gaixo bat dago inork sabela ixteko eske... eta zu urruti. Azken ardo kopa hori ez duzu zertan amaitu. Azken direnik ezjakin ematen diren musuak ote onenak? Atea itxi ondoren bestaldean geratzen dena ezereza da. Lurrun bihurtzea ere ez da plazer txikia, ene, batere! Puzzlearen azken pieza patrikan sartuta ospa egizu. Zauri ireki bilduma hori ez dago zertan jasan gehiago. Jakin behar da bukatzen, bidetik bazterreratzen: besteei bide. Harkaitz Cano (2016)

about

Barrakoian 25 urte (Kantu bilduma 1994-2019)
Jexuxmai Lopetegi & Noizbehinka banda

Jada 25 urte igaro dira Niko Etxarten Kilikas estudioan grabatu genuela lehenengoa. Geroztik, Bidarte berrin Noizbehinka estudioa izan da gure laborategia, maketazio, entsaio eta lagun arteko jam-edan session komuna. 1996an Unai Moraza sartu zen taldean teknikari gisa eta berari sor diot nik diskoak kaleratzearena.
Kalean diren zazpi diskoetatik 14 kantek osatzen dute bilduma hau.
Grabazio zaharren arazoei aurre eginez birgrabatu ditugu “Oporrak” eta “Denboratik at” kantak.
“Oporrak” eta “ Zarautzen”kantetan aipatzen den barrakoi ohi hori da gure kantuen gettoa eta bilera.
Hortik izena.

credits

released October 16, 2020

Musika guziak: Jexuxmai Lopetegi
Hitzak: Jexuxmai Lopetegi, Joseba Sarrionandia eta Harkaitz Cano
Produkzio musikala: Jexuxmai, Unai Moraza & Satxa Soriazu
Produkzo artistikoa: Matthieu Haramboure, Belarri
Azala: Antton Olariaga
Diseinua: Txomin Larronde (txografika@gmail.com)

license

all rights reserved

tags

about

Belarri Cambo Les Bains, France

contact / help

Contact Belarri

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Barrakoian 25 urte, you may also like: